MSFren aldeko kontzertua, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Big Band taldearen eskutik, Iñaki Askunzek zuzendua. Jazz departamentuan sortua, estilo honekin loturiko musika-tresnetako ikaslerik nabarmenenak biltzen ditu banda honek: tronpetak, tronboiak, saxoak, gitarra, pianoa, kontrabaxua, baxua, bateria eta ahotsa.
Antso Ramirez kalea, z.g.
Iruñeko Planetarioa
25/04/2017 - 19:30
TVEren Nafarroako kazetari Ana Valenciak elkarrizketa irekia egingo dio Paula Fariasi, Mugarik gabeko Medikuak erakundeak Mediterraneoan egiten dituen erreskate-ekintzen koordinatzaileari. 2016an 5.000 lagun baino gehiago hil ziren Europara iristen ahalegintzen ari zirela itota, eta kopuru horrek ez du parekorik munduko mugarik arriskutsuena den honen historia guztian. 2015az geroztik, Europar Batasunaren pasibotasuna ikusirik, itsas salbamenduko jarduerak egiten ari da MSF, larrialdi humanitario honi aurre egiteko.
Pio XII etorbidea, 2
Civican
26/04/2017 - 19:30
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Antzerki taldeak, Óscar Orzaizen zuzendaritzapean, langile humanitarioek lekuan bertan bizi izandakoan oinarrituta idatzitako zenbait testuren irakurketa dramatizatua taularatuko du.
Kale Nagusia, 2
Kondestablearen Jauregia
29/04/2017 - 19:30
Fisikako katedradun Pedro Miguel Etxenikeren, MSFko lehendakari David Nogueraren eta bertara etortzen direnen arteko elkarrizketa irekia, MSFk laguntza humanitarioa eskaintzen duen gatazka eta krisialdietan dituen erronken inguruan.
Pio XII etorbidea, 2
Civican
02/05/2017 - 19:30
Bizirik jarraitu erakusketak bonben azpian harrapatuta bizi diren herritarrez eta ihes egiten dutenez hitz egiten digu, arriskuz betetako bideetan beren bizia jokatu edo errefuxiatu gisa ozta-ozta bizi diren bitartean. Nolakoa da bizitza Afrika erdialdeko gatazkaren erdian? Zerk bultzatzen ditu Mediterraneoa gurutzatzera? Zatoz krisialdi hauetan murgiltzera eta ezagutu itzazu hori jasaten ari diren pertsonak, Anna Surinyachek egindako argazkiei esker eta 360ºko gure betaurrekoei esker.
Sarasate Pasealekua
03/05/2017