Bernardo Atxaga idazlea eta MSFko lehendakari José Antonio Bastos gure erakundeak dituen erronken inguruan mintzatuko dira, eta krisi-egoera kezkagarrienetako batzuk jorratuko dituzte, esaterako gatazka armatuak eta biztanlerian eragiten dituzten lekualdaketak.
Bizkaia Aretoa, Mitxelena aretoa
Abandoibarra etorbidea, 3 (Tranbia-geltokia: Guggenheim)
21/09/2016 - 19:30
Kontzertu solidarioa Enrike Solinís & Euskalbarrokensemble taldearen eskutik. Mediterraneo inguruko antzinako musika. Sarrera doan edukiera ahitu arte. Borondatezko dohaintza MSFren alde. Argazki: Noah Shaye
Bizkaia Aretoa, Mitxelena aretoa
Abandoibarra etorbidea, 3 (Tranbia-geltokia: Guggenheim)
25/09/2016 - 19:00
Hurbil zaitez indarkeriak harrapatuta bizi diren edo bertatik ihes egin nahian dabiltzan pertsonen errealitatera. Lehen aldiz 360ºko bideoak erabiliko ditugu, Siriako errefuxiatuen eta Sudan hegoaldeko desplazatuen bizitzetan murgildu ahal izan zaitezen.
Areatzako Kaia
28/09/2016 - 10:00 -tik 02/10/2016 - 16:00 -ra
ETBko kazetari África Baetak elkarrizketa irekia egingo dio Aitor Zabalgogeazkoari, MSFk Turkian duen ordezkariari, Siriako biztanleriak bizi duen egoeraren inguruan eta horrelako testuinguruek gizaldeko ekintzetarako dituzten erronken inguruan. MSFko ordezkariak ikusleen galderei ere erantzungo die.
Burtsa
Jose Mª Olabarri kalea, 1
29/09/2016 - 19:30
MSFko kideen gutun, lekukotza eta elkarrizketak abiapuntutzat hartuta sortutako antzezkizuna, 10 aktorek egina, zuzeneko musikarekin. Ramon Bareak koordinatua eta Pabellón 6 elkartearen Antzerki Laborategiak ekoitzia. PABELLON 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak borondate hutsez eskainitako laguntza, MSFk egiten duen lanari lagundu nahian. Sarrerak doan edukiera ahitu arte. Borondatezko dohaintza MSFren alde.
Pabellón 6
Deustuko Erribera kalea, 47
02/10/2016 - 19:00
Karlos Zurutuza (nazioarteko freelance kazetaria), Miren Gabantxo (EHUko unibertsitate zabalkuntzako zuzendaria), Anna Surinyach (5w aldizkaria), Agus Morales (5w aldizkaria) eta Koldo Campo (Herri Irratiko programazio-burua eta Begirada egunkari sozialeko zuzendaria). EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekano Simon Peña da moderatzailea.
Bizkaia Aretoa, Baroja aretoa
Abandoibarra etorbidea, 3 (Tranbia-geltokia: Guggenheim)
03/10/2016 - 19:00
Joana Abrisketa (Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko Irakaslea), Cristina Churruca (Deustuko Unibertsitateko NOHA Masterreko Zuzendaria) eta Nuria González (Mugarik gabeko Medikuen gizaldeko langilea) dira parte-hartzaileak. Cristina de la Cruz (Deustuko Unibertsitateko Etikako irakaslea) da moderatzailea.
Deustuko Unibertsitatea, Centenario auditorioa
Unibertsitateetako Etorbidea, 24
05/10/2016 - 19:00